XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Uliazpi Fundazioa Foru Erakunde Autonomoak eta Foru Elkarte Publikoek lege indarrez edo beraien ekimenez kontratatuta dauzkaten edo kontratatzen dituzten Urteko Kontuen kanpo-auditoretzetan garbi adierazi beharko da, xedapen erabilgarriek xedatutakoaz gainera, beren Aurrekontuen likidazioari buruzko berrikuspen osoa ere, aurrekontu horiek, Foru Aldundiak aurrekontu, kontabilitate eta finantza erregimenari buruz adierazitako arau eta jarraibideen arabera egin diren adieraziz eta aztertu beharreko ekitaldian egindako eragiketak behar bezela burutu diren esanez.

Halaber, Entearen iharduna indarreango araudiari lotzen zaiola adierazi beharko da bertan.

Ogasun eta Finantza Departamentuak, dagozkion eginkizunak betez, 17/1990 Foru Araueko 94. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki jotzen dituen ikuskapen eta kalitate kontrolak egin ahal izango ditu organo eskudunaren bitartez.

34. Artikulua - Batzarre Nagusien Aurrekontuaren Fiskalizazioa

Batzarre Nagusiek zehaztuko dute bere Aurrekontuko kredituetan erabili beharreko kontrol erregimena.